ES | EU

Hirix

Lankidetza era berrien garapen eta promozioa.

Zer da Hirix?

Hirix udalerri bateko herritarren eta inguratzen dien guztiaren arteko komunikazio plataforma bat da. Smart City soluzioan kokatuta, Hirix herritarren partaidetza sustatzeko tresna bezala jaio da, baita lekuko merkataritza eta elkarteak bultzatzeko ere. Guzti honekin, hiri adimendunaren aktibo estrategiko gisa, hiritarren protagonismoa indartuko da.

Hirix teknologia berrien bitartez, hiritarren eta entitateen arteko partaidetza, hizketa eta lankidetza sustatzeko behar diren baliabideak ematen ditu. Alde batetik, dinamizatzeko eta udalerrian gertatzen den guztiaz informatzeko kudeaketa sistema bakarra, administrazioen, denden eta elkarteen eskura jartzen du. Bestalde, auzotarrek partaidetza - komunikazio kanal berriak izango dituzte.

Hirix-en helburuak:

  • Hiritarren partaidetza bultzatzea eta belaunaldi berrien partaidetza sustatzea.
  • Zerbitzuen eta komunikazio kanalen kalitatea hobetzea. Informazioa ez da bilatzen, heltzen da.
  • Populazioaren beharrak ezagutzea, hiritarren kexak edo iradokuzunak itxaron gabe. Proaktibitatea.
  • Adierazleen neurketa. Zerbitzuen ezarpenaren eta hauen erabilera eta onarpenaren graduaren ezaguera.
  • Elkarteei azpiegiturak eta udal plataformak ematea.
  • Lekuko merkataritza bultzatzea. Haien publiko objetiboari, hau da, auzotarrei heltzeko tresnak.

Gailu mugikorretarako aplikazioa

Hiritar parte hartzaile eta aktiboak eskuragarri.

Gaur egun, ia hiritar guztiek dauzkate eta egunero erabiltzen dituzte gailu mugikorrak. Hauen erabilera, ohiko zereginetatik haratago doa, askotan eramangarriak edo mahai gaineko ordenagailuak ordezkatuz. Gailu mugikorrek beti laguntzen digute gure ingurunearekin harremanetan mantenduz. Horregatik, Hirix-ek, Tablet-erako eta Smartphone-erako lankidetza tresna honetan, hiritarrentzako zerbitzu erabilgarri guztiak zentralizatzen ditu. Bere bi helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Alde batetik, erabiltzailea informatuta mantentzea, bere interesekoa den informazioari buruz jakinaraziz.
  • Beste aldetik, era garden eta zuzenean bere udalarekin komunikatzeko tresna ematea.

Hiritarren laguntza zerbitzua

Intzidentziak, iradokizunak, kontsultak, galdeketak, eskerrak eta zorionak.

Azken ordua

Gaurkotasun berriak, hurrengo jarduerak eta interes orokorreko abisuak.

Hiriaren informazioa

Puntu interesgarriak, zenbaki interesgarriak, aurrekontuak, organigrama, dendak, elkarteak eta gizarte sareak.

"Nire bizitza hirian"

Hirix-en egindako aktibitatean oinarritutako herritarraren historia kronologikoa.

Komunikazio bidirekzionala eta entzute aktiboa

Notifikazioak, txat, iruzkinak,...

Informazioaren harrera selektiboa

Zein, noiz eta nola jaso informazioa.

Kudeaketa plataforma

Zentralizazioa, kostuen aurreskia, gardentasuna, kontrola eta erantzukizun soziala.

Hiritarren laguntza

Harrera, analisia, segimendua eta lekuko biztanleen arazo eta egonezinen konponbidea.

Udal informazioa

Bateratzea, arrazionalizazioa, segmentazioa eta informazioaren argitalpena.

Proaktibitate eta feedback

Berrelikadurarako galdeketa sistemak eta etengabeko hobekuntza. Beharrei aurreratzea.

Analisi eta datuen ustiapena

Helburuen adierazle neurketa. Estatistika sistemak.

Tratamendu hurbil eta pertsonala

Herritarrak ulertzen dituzten herritarrak. Txat pertsonalen sistemaren bitartez zuzeneko tratua.

Dendak eta elkarteak

Lekuko merkataritza indartzeko eta elkarteei ikuspena emateko esparrua.

Komunikazio plataformak

Hirix-en ontasun handietako bat hamaika plataforma teknologietan informazioa aldi berean banatzeko ahalmena da.

Datu zentralizazioari eta kanpoko elementuen integrazioari esker, udalerriek arratoiaren clik bat besterik ez dute behar, haien informazioa komunikabide desberdinetan banatzeko.

Informazio taulak, web-a, gailu mugikorrak edo gizarte sareak, Hirix plataformak dauzkan euskarrietako batzuk dira.

Beste ezaugarriak

Hodei zerbitzuak

Hirix-ek bere zerbitzuak hodeian zabaltzen ditu, urteko 365 egunetan erabiltzaileei sarbidea eta erabilgarritasuna errazten. Lanpostuaren deszentralizazioak, azpiegituretako kostuen aurrespenak eta datuen segurtasunak, plataforma sistema potentea eta erabilera anitzekoa bilakatzen dute.

Zehaztapen gehiago

  • Modularra y eskalagarria.
  • Hizkuntza anitzekoa. Aplikazio eta datuak.
  • Backup sistema.

Back Office euskarria

Hirix-ek plataformako kudeatzaileei laguntzen die bereizitako euskarria eskainiz. Euskarri honek, beste batzuen artean, ondorengoak barneratzen ditu:

  • Laguntza eguneroko kudeaketan.
  • Plataformaren aholkularitza.
  • Hiritarrentzako laguntza teknikoa.
  • Prestakuntza.

Salneurri plana

Udal bakoitzak baliabide ekonomiko nahiz teknologiko ezberdinak dauzka. Horregatik, Hirix-en salneurri plana udalerri bakoitzaren errealitateari egokitzen zaio, plana aldatuz herri bakoitzaren beharren arabera.

Hirix-ek erabileraren araberako ordainketa sistema (SaaS) planteatzen du, mantentze zerbitzuen, software euskarrien, eguneratzeen, babezkopien, ... arduraduna bihurtuz. Honela, udalek Hirix erabili dezakete berehalako eran, itxarote denborarik gabe, haien auzokideei zerbitzu hoberenak eskaintzeaz bakarrik arduratuz.

Hirix-en kostua ondorengo aldagaien arabera kalkulatzen da:

  • Udalak kontratatutako zerbitzuak.
  • Hiriaren biztanle kopurua.
  • Gailu mugikorretan aplikazioa erabiltzen duten biztanle kopurua.
  • Informazio taula kopurua.

Zerbitzuak bi ataletan banatutak daude: Herritarren Arreta Zerbitzua eta Udal Informazioa. Lehenengo atalean batutako zerbitzuak abiaraztearen salneurria, aplikazio mugikorraren erabiltzaile kopuruaren arabera kalkulatzen da. Udal informazioaren atalean batutako zerbitzuak aktibatzeko salneurria, lekuko biztanleria kopuruaren arabera kalkulatzen da. Kostu hauek erabiltzaile zerrendetan eta biztanleengan oinarritzen dira hurrenez hurren. Azkenik, informazio taulen kostua kalkulatzea besterik ez zaigu geratzen, hauek aktibatutako unitateen kopuruan oinarritzen dira.

Berriak

Error de la base de datos

Error al establecer una conexión con la base de datos